viernes, 18 de noviembre de 2011

Hodei eraikina Dubai-n

Guztiok ezagutzen ditugu Dubai hiriak azken urteetan jasaten ari dituen aldaketak nolakoak diren, baina oraindik ere urrutiago joateko asmoarekin hona hemen bertan eraiki nahi duten eraikin berriaren proiektua. Bertan hodei formako eraikin bat sortu nahi dute. Honek 300m-ko altuera bat izango du amaieran hodei forma hori hartzen duelarik, zeruan flotatzen egongo balitz bezala. Proiektu honek lehiaketa ugari irabazi egin ditu, eta egunen batean eraiki egiten bada mundu garaikideko proiekturik ikusgarrienean bilakatuko litzateke inolako dudarik gabe.





Eraikina Narim Karam Libano-ko arkitektoak diseinatu egin du. Arkitektoaren hitzetan bere diseinua garaiko tribu nomadetan inspiratu egiten da, herri horiek eguzki, ur eta arearekin zuten erlazioan hain zuzen ere, bere bidaietan hodeien bideak jarraitzen zituztelarik.

Hodeiak mundu erreal eta irreal-en artean dauden amets zintzilikatuak direla esaten du.




Eraikina luxuzko hotel bat izateko izan zen diseinatua, 20.000m2-ko azalera duelarik. Bere programaren barnean izugarrizko bai logelak, zintzilikatutako lorategiak, laku bat, jatetxeak baita museo bat daude. Eraikinaren egitura zenbait zutabe finetan datza, hodeiaren euria irudikatzen dutelarik.



Momentuz hodei hau idei bat baino besterik ez da, baina noizbait eraikitzeko aukera izanez gero Dubai lekurik egokiena dela iruditzen zait. Azken finean petroleoa izanagatik ekonomikoki oso hiri aberatsa dugu, eta proiektua finantziatzeko aukerak izango lituzkete.

jueves, 17 de noviembre de 2011

Arkitekturaz gozatzeko modu interesgarria

Hona hemen arkitektura eta pinturaren arteen artean lortutako erlazio bide ikaragarri eta originala benetan. Graffitiz egindako stop motion bideo bat da. Ikus ezazue, ni 100 aldiz ikusita ere oraindik ere erabat harrituta uzten nau eta. Artistak BLU izena hartzen du, eta zenbait webguneetan honako honen antzeko bideo gehiago aurki ditzazkezue. Ez ditut azalpen gehiagorik emango post honetan garrantzitsuena artista honek egiten dituen lanak direlako.




miércoles, 16 de noviembre de 2011

Ekihouse

Solar Decathlon 2 urtetik behin egiten den lehiaketa dugu. Honetan, modu energetiko sostenible batetan funtzionatzen duten etxebizitzak proposatu egiten dira, eta honetara herri desberdinetan diseinatutako proiektuak aurkeztu egiten dira.

2012. urtetan lehiaketa Madrilen egingo da, eta bertara EHU-ko Arkitektura Eskolako irakasle-ikasle talde bat aurkeztu egingo da, beste fakultate batzuetako profesionalen eta zenbait enpresa babesleen laguntzaz. Proiektuaren izena Ekihouse da, esan bezala %100 batetan sosteniblea delarik.

Prestatutako eki izena hartu duen proposamenak, arkitekturaren bizi kalitatea hobetzea du lehentasun gisa, gizartea eta ingurumena sostenibilitatearekin lotuz.
Bere ekintzak erabiltzaileen egonkortasuna lortzeko erabat bideratuta daude, ez osotasun abstraktu bat bezala ulertuak, baizik eta elementu
indibidual ezberdinduak bezala, exigentzia, nahi eta arazoak dituztelarik eta hauei erantzun emateko baliabide tekniko orokor eta espezifikoak erabiltzen dituztelarik.

Proiektuak bertan momentu desberdinetan parte hartu duten erakunde guztiak lotzeko oso baliogarria izan da, proiektu bakarra sortuz, non formazioak, inbestigazioak eta aktibitate ekonomikoak batu egiten dira.
Proiektuaren helburua industrializatutako hiri etxebizitza diseinatzea da, iraunkorra izanik eta ingurumenaren inguruko errespetua aurkeztuz, erabiltzaileei bizi-kalitate handia eskeiniz diseinu, fabrikazio eta eraikuntza prozesuaren arteko elkarlana ematen delarik.






Honen inguruko informazio gehiago nahi izanez gero euren web orriaren link honetan http://www.ekihouse.org/ klikatu eta energetikoki nola funtzionatzen duen ikusi ahal izango duzue.

Beraz, zorte handia oparo nahi diet, eta ea ba Madril-etik garaipen batekin bueltatzen diren!

martes, 15 de noviembre de 2011

Arkitektura koloreztatuz

Arkitekturan, beste arteetan bezala, koloreak garrantzia handia hartzen du, hauek indar desberdinak emango diotelarik. Historian zehar kolore ezberdinak erabili izan dira, askotan garai desberdinei dagokiotelarik. Hala ere, eraikin bati zer kolore dagokion jakitea ez da gauza batere erraza, hauen erabilera non hasi eta non bukatu egiten den jakin beharko dugu, subjetibotasunaren barnean sartuko garelarik bakoitzak bere iritzia izanik.

Gaur egun kolore horien falta askotan somatzen da, XX.mendeko arkitekto modernoen kolore zuriaren ondareak nabaritu egiten direlarik. Mies Van der Rohe, Le Corbusier, Richar Meier, Adolf Loos....bakoitzak bere estiloa zuen, bere ideiak zituen, baina lan gehienetan kolore zuria hartzen zuten.


Villa savoya - Le Corbusier


Villa Muller - Adolf Loos


Farnswoth etxea - Van der Rohe

Urte askotan zehar mota honetako arkitektura "minimalista" egiten igaro gara, bapatean beirazko arkitekturara pasa garelarik. Gaur egun kolore gabeko garaian gaudela esan dezakegu, zer egin ez dakigunean beirazko eraikinetara jotzen dugularik. Momentu puntual batzuetan hori erabiltzea oso komenigarria eta erabilgarria izan daiteke, baina beira eraikuntza material gisa bezala nekatzen hasi nauela ere esan beharko dut. Arkitekturan inondik ere galdu ezin daitekeen kualitatea imaginazioa da, eta errepikapenetan jausten hasiz gero dugun armarik bortitzenarekin bukatuko dugu.


Bilboko Osakidetza-kontsumo eraikina

Bilboko Iberdrola dorrea

Beraz zergatik bihurtu da arkitektura hain arte monotono batetan? izan daiteke gizakiak oso itxiak garelako eta ez zaigulako gustatzen gure hirian berria izango den zerbaitekin arriskatzea? Baina arriskatze horrek ez ditu askotan bere fruituak ematen? Adibide bezala Bilboko Guggenheim-a dugu. Bere garaian oso kritikatua izan zen, baina Bilbo gaur den bezala izatea berari sor diogu.

Hau ikusita, zeuen arimak gauza berrietara zabal itzazue eta utzi hain konformistak izateari. Bila ditzagun elementu berriak, gai berriak, forma berriak, kolore berriak....eta hauek jolas batetan bihurtuz.





jueves, 10 de noviembre de 2011

Arkitekto lokalak vs arkitekto ospetsuak

Azken urteetan hiri askok euren popularitatea igotzeko asmoz, arkitekto ospetsuei lanen baten enkargua egiten diote, honen bidez turismoa erakarri ahal izateko. Euskal Herrian horien zenbait adibide baditugu. Azken urteotan Bilbon adibide moduan Álvaro Siza arkitekto portugesak eginiko EHU-ren paraninfoa, edota Rafael Moneo arkitekto espainiarrak egindako Deustuko Unibertsitatearen liburutegia ditugu. Baina zer gertatuko litzateke proiektu hauek enkarguak izan beharrean lehiaketa baten bidez aukeratuak izan balira? Kalitate handiagoko proiektuak izango genituzke baina aldi berean ez lirateke hain erakargarriak izango izenik gabeko norbaiten bitartez eraikiak egongo litzatekeelako?


Álvaro Siza-ren paraninfoa


Rafael Moneo-ren liburutegia

Bi adibide hauetan ez zen inolako lehiaketarik egin, arkitekto hauk daukaten izenagatik aukeratuak izan ziren. Honekin ez dut esan nahi hauek egindako lanak egokiak ez diren edo gustoko ez ditudan, baina nire ustez beharrezkoa izan beharko litzateke eraikin hauen proiektuak konkurtsora ateratzea, hain ezagunak ez diren arkitekto edo arkitekto taldeak euren maila ezagutzera eman ahal izateko, eta proiektu guztien artetik onena edo egokiena aukeratzeko aukera izateko.

Adibidez, Bilbo-rekin jarraituz, Euskalduna jauregia Soriano eta Palacios arkitektoen eraikina dugu, garaian erabat ezezagunak zirenak. Baina proiektu hau ez zitzaion inolako arkitekto ospetsuei eman, baizik eta lehiaketara eraman zen bertara ospe gutxiko taldeak aurkeztu zirelarik. Gainera, lortutako emaitza nahiko egokia da, eraikinak primeran funtzionatzen baitu.

Gaiarekin jarraituz, arkitekto ospetsu bati lan bat ematea ez da arrakastaren sinonimoa zergatik izan behar. Calatrava-k Bilbon egindako zubizuria erabateko desatrea izan da. Egia da oso elementu estetikoa dela eta oso itxura onda duela, baina funtzionamenduaren aldetik erabat kaskarra da; Zorua bustita dagoenean izugarri labaintzen du. Zoru horretan milaka gauza desberdin kokatzen saiatu egin dira, milaka produktu desberdinekin frogak egin dira eta ez zaio inolako irtenbiderik aurkitu. Gaur egun bertatik igarotzerakoan alfonbra antzeko batzuekin estalita agertzen zaigu, eta hori horrela ikusteak tristura handia sortzen nau.

Beraz, guztion artean nahiko injustua den egoera honekin bukatzeko bideren bat aurkitu beharko genuke. Nik behintzat egoeraren inguruko informazioa eskeini dizuet, pixkat arkitekturaren munduak nola funtzionatzen duen ikustarazteko eta zeuen erreflekzio bat lortu ahal izateko. Gainera, gai honekin gehiegi ez luzatzeko, gaur egun ditugun ekonomia arazoari ere begiratuz, argi dago arkitekto ezagun baten soldata ezezagun batena baino askoz askoz ere handiagoa izango dela, eta lehen esan bezala, lanen diferentzia oso minimoa izan daiteke, beti ere ospe gabeko arkitektoaren lana hobeagoa ez bada ere.

Hau ikusita, guztien artean bultza dezagun etxeko arkitektura ahal den heinean behintzat!




martes, 8 de noviembre de 2011

Logroño-ko alde zaharra

Aurreko atalean aipatu dudan bezala Logroño-ko alde zaharrean mehelinen arazoa oso nabarmena da. Azken urteotan eraikin asko erautsiak izan dira hauek begibistara geratu direlarik. Zenbait kasuetan horietan zenbait marrazki egiteko saiakerak egin dituzte, baina hala ere ez dute arazoa konpontzerik izan. Hona hemen hauen zenbait argazki.





Herri honen alde zaharrak berrikuntza bat behar duenez, duela pare bat urte arkitektura eskolan planteatu zituzten pare bat proiektu eskeiniko dizkizuet, mehelinen arazo hau ukitzen dutelarik.

Lehenengo proiektua hutsune horiei fatxada bat ematean datza. Erabilitako bidea kolore morearen erabileran datza, bertan guztiengatik ezaguna den ardoaren kulturaren erreferentziak jarraitzeko asmoz. Kaleko puntu desberdinak morez margoztuko lirateke bukaera moduan hutsunearen fatxada agertuko zaigularik.





Bigarren proiektua, ordea, tarteko hutsune horiek betetzean datza. Kasu honetan pixkat zahartuta geratzen ari den hiri bati bizitza handiago bat ematekoa nahiarekin auditorio eta dantza-musikarako guneak proposatu egiten dira, beti ere espazio publikoari garrantzia handia emanez. Proiektu honetan horma berriak eta jada existitzen diren mehelinen arteko lotura izugarria ematen da, aurreko eguneko adibidean ikusitako egurrezko lamen sistemaren erabileraren bitartez





lunes, 7 de noviembre de 2011

Mehelin-ekin jolastuz

Ez zaizue iruditzen bi blokeen artean kokatuta dagoen eraikin bat erausten denean ikusgai geratzen diren mehelinak erabat zatarrak dira? Hauetan kolore horiko isolamendua kalera begira geratzen da nahiz eta bide erabat antiestetikoa izan. Beraz zergatik ez da gai honen inguruan zerbait gehiago egiten? Ezin da isolamendu horren gainean askoz ere atseginagoa izango den materialen bat kokatu?



Hau da pixkat aldarrikatu nahi dudan gauza bat, imaginazio pixka batekin gure auzo, herri, hiri askoz ere bizileku atseginagoetan bihurtu ahal ditugu, eta ez gaur egun zenbait kasuetan ikus daitezkeen hondamendiak.

Mehelinak berritzeko bide desberdinak aurki ditzazkegu, baina erabilienak horma-naturalak egitea izaten da, parke bertikal batzuk izango balira bezala, hiriari kolore eta arnasa ematen diotelarik (parke bertikalen gaia hurrengo egunetan jorratuko dudala aipatzeko aprobetxatuko dut). Hauek eraikitzeko, detaile gehiegietan sartu barik, bigarren mailako egitura bat sortu egiten da, normalean altzairuzkoa, eta gero bertan landaredia txertatu egiten da.




Hala ere, nahiz eta oso estetikoa izan eta parke bertikal horren terminoa oso interesgarria iruditu, egia esateko, mantenimenduari dagokionez ez dut uste biderik egokiena dela. Lorategi horizontal batek nahikoa lan ematen badu, imagina ezazu 30m inguruko altuera duen batek emango lukeena.

Beraz, aldakorra izango ez den irtenbide bat izango litzateke onena, bai material naturala izanik, baita fabrikan sortutako materialak ere, baina beti euren forma, propietate eta ezaugarriak mantenduko dituztelarik. Adibide moduan 1go irudian mehelinaren gainean egindako margoen proiektu bat ikus dezakegu, 2.ean eraikitako egurrezko lamadun egitura agertzen zaigularik. Bi sistema hauek diren bezalakoak dira, eta ez dute aldaketa nabarmentsurik jasango, denbora tarte labur baten barnean behintzat.



Beraz, honako adibide hauek ikusita ez duzue uste honako interbentzio txiki batzuen bitartez gure hirien bizi kalitateak asko igo egingo zuela?

Gai honekin jarraitzeko asmoarekin hurrengo sarreran Logroño hiriko alde zaharraren zenbait irudi eskeiniko dizkizuet, non arazo hau asko nabarmentzen den.