viernes, 18 de noviembre de 2011

Hodei eraikina Dubai-n

Guztiok ezagutzen ditugu Dubai hiriak azken urteetan jasaten ari dituen aldaketak nolakoak diren, baina oraindik ere urrutiago joateko asmoarekin hona hemen bertan eraiki nahi duten eraikin berriaren proiektua. Bertan hodei formako eraikin bat sortu nahi dute. Honek 300m-ko altuera bat izango du amaieran hodei forma hori hartzen duelarik, zeruan flotatzen egongo balitz bezala. Proiektu honek lehiaketa ugari irabazi egin ditu, eta egunen batean eraiki egiten bada mundu garaikideko proiekturik ikusgarrienean bilakatuko litzateke inolako dudarik gabe.





Eraikina Narim Karam Libano-ko arkitektoak diseinatu egin du. Arkitektoaren hitzetan bere diseinua garaiko tribu nomadetan inspiratu egiten da, herri horiek eguzki, ur eta arearekin zuten erlazioan hain zuzen ere, bere bidaietan hodeien bideak jarraitzen zituztelarik.

Hodeiak mundu erreal eta irreal-en artean dauden amets zintzilikatuak direla esaten du.




Eraikina luxuzko hotel bat izateko izan zen diseinatua, 20.000m2-ko azalera duelarik. Bere programaren barnean izugarrizko bai logelak, zintzilikatutako lorategiak, laku bat, jatetxeak baita museo bat daude. Eraikinaren egitura zenbait zutabe finetan datza, hodeiaren euria irudikatzen dutelarik.



Momentuz hodei hau idei bat baino besterik ez da, baina noizbait eraikitzeko aukera izanez gero Dubai lekurik egokiena dela iruditzen zait. Azken finean petroleoa izanagatik ekonomikoki oso hiri aberatsa dugu, eta proiektua finantziatzeko aukerak izango lituzkete.

No hay comentarios:

Publicar un comentario