lunes, 7 de noviembre de 2011

Mehelin-ekin jolastuz

Ez zaizue iruditzen bi blokeen artean kokatuta dagoen eraikin bat erausten denean ikusgai geratzen diren mehelinak erabat zatarrak dira? Hauetan kolore horiko isolamendua kalera begira geratzen da nahiz eta bide erabat antiestetikoa izan. Beraz zergatik ez da gai honen inguruan zerbait gehiago egiten? Ezin da isolamendu horren gainean askoz ere atseginagoa izango den materialen bat kokatu?



Hau da pixkat aldarrikatu nahi dudan gauza bat, imaginazio pixka batekin gure auzo, herri, hiri askoz ere bizileku atseginagoetan bihurtu ahal ditugu, eta ez gaur egun zenbait kasuetan ikus daitezkeen hondamendiak.

Mehelinak berritzeko bide desberdinak aurki ditzazkegu, baina erabilienak horma-naturalak egitea izaten da, parke bertikal batzuk izango balira bezala, hiriari kolore eta arnasa ematen diotelarik (parke bertikalen gaia hurrengo egunetan jorratuko dudala aipatzeko aprobetxatuko dut). Hauek eraikitzeko, detaile gehiegietan sartu barik, bigarren mailako egitura bat sortu egiten da, normalean altzairuzkoa, eta gero bertan landaredia txertatu egiten da.




Hala ere, nahiz eta oso estetikoa izan eta parke bertikal horren terminoa oso interesgarria iruditu, egia esateko, mantenimenduari dagokionez ez dut uste biderik egokiena dela. Lorategi horizontal batek nahikoa lan ematen badu, imagina ezazu 30m inguruko altuera duen batek emango lukeena.

Beraz, aldakorra izango ez den irtenbide bat izango litzateke onena, bai material naturala izanik, baita fabrikan sortutako materialak ere, baina beti euren forma, propietate eta ezaugarriak mantenduko dituztelarik. Adibide moduan 1go irudian mehelinaren gainean egindako margoen proiektu bat ikus dezakegu, 2.ean eraikitako egurrezko lamadun egitura agertzen zaigularik. Bi sistema hauek diren bezalakoak dira, eta ez dute aldaketa nabarmentsurik jasango, denbora tarte labur baten barnean behintzat.



Beraz, honako adibide hauek ikusita ez duzue uste honako interbentzio txiki batzuen bitartez gure hirien bizi kalitateak asko igo egingo zuela?

Gai honekin jarraitzeko asmoarekin hurrengo sarreran Logroño hiriko alde zaharraren zenbait irudi eskeiniko dizkizuet, non arazo hau asko nabarmentzen den.

No hay comentarios:

Publicar un comentario