sábado, 5 de noviembre de 2011

Arkitektura ekonomikoa/ekologikoa

Azken urte hauetan arkitekturaren munduan ekonomia eta ekologiaren arloetan aurrerapen handiak egiten ari dira (eguzki panel fotoboltaikoak, negutegi efektua, materialen industrializazioa...). Hala ere kasu gehieneten materialen fabrikazio bat beharrezkoa izaten da, nahiz eta arlo hori oso garatuta egon eta ekoizpen prozesuak merkeak eta azkarrak izan. Baina ez litzateke sistema hobeago bat izango jada existitzen diren elementuen berrerabilpen bat egitea? Hau da, gaur egun zenbait beharretarako erabiltzen ditugun elementuei beste erabilpen desberdinak ematea.

Arkitekturaren munduan badaude zenbait estudio gai honen inguruan zenbait lan landu dituztelarik, baina nik horien artean portuetan erabiltzen diren kutxen inguruan garatutakoak aipatu nahi ditut.



Ikus daitekeenez elementu hauek oso aprobetxagarriak dira gehien bat etxebizitzak egiteko. Euren muntaia oso erraza da (soilik altzairuzko egitura arin bat sortu beharko litzateke, andamiaje baten antzeko zerbait lortuz, gero bertan gure kutxak txertatuko ditugularik). Gainera estetikari dagokionez jolas desberdinak lor daitezke, kutxen tamaina eta posizioak aldagarriak direlako.




Ikus dezakegunez argi dago ez direla luxuzko etxebizitzak (gehien bat euren tamainagatik), baina etxe 1-2 pertsonak bizitzeko, edo estudio bat bezala funtzionatzeko oso egokiak dira. Azken argazki hauek Frantziako "Le Havre"-n egindako etxebizitza eraikina dugu. Proiektu osoa 2 hilabetetan eraiki egin zen, muntaiaren abiadura azkarra nabarmentzen delarik.

Etxebizitzen barrukaldeari dagokionez nahiz eta gune nahiko estua eta luzea izan nahiko argi natural kantitate handia sartu egiten da, bi aldeetatik kutxa beirateen bitartez irekiko delarik.



Hala ere erakutsitako 2 proiektu hauek nahiko formalak direla esan dezakegu, beti ere forma geometrikoak eta konposizio perfektuari garrantzia emanez. Baina badaude ere proiektu batzuk, gehienak nahiko utopikoak direnak, non kutxa hauen arteko lotura modu askoz ere aske eta libre baten bidez egiten duten. Hone heme MVRDV Herbereetako arkitekto estudioaren 2 proposamen desberdin:



Nork daki honako eraikinak 20-30 urte barru ez diren gure hiriko izkina guztietatik agertuko!!

No hay comentarios:

Publicar un comentario