Ba hona hemen graffiti-en mundua herritar mota guztientzako atseginak eta liluragarriak bihurtzeko metodoa. Hauek egiteko margoak erabili beharrean argiak erabiliko ditugu. Argi horiek koloretsuak eta dinamikoak izango dira, euren forma segunduz-segundu aldatzen joango direlarik, arte monotonoa alde batera utziz. Hona hemen hitz egiten garenaren zenbait adibide:


Hauek egiteko artistek linterna, foku eta argi kimikoak erabiltzen dituzte euren trazoak egiteko. Esan bezala trazo hauek ez dira iraunkorrak, 10sg eta 3sg iraupena izaten dute, eta beraz gaur egun ilegala den graffiti-aren mundua bide honekin legala bihurtu egiten da.
Gainera ekonomiaren arloan murgilduz argizko trazo hauek egitearen kostua oso txikia da, spray margoak baino askoz ere gutxiago kutsatu egiten dute eta askoz ere bide osasuntsua da. Hortaz aparte biztanle gehienen onarpena izango balute...sistema ia perfektua bezala kalifika daiteke.


Beraz, behintzat baliabide berri baten aurrean aurkitzen gara, berriz ere gure munduan oso sinplea dirudien arazo bati konponbideak emanez.
Zein izango da hurrengo sarrerako gaia? etxe egalariak? beirazko egitura duen bulego eraikina? ur azpian sortutako mundua? Izan zaitez blogaren jarraitzaile eta gutxi barru erantzuna jakin ahal izango duzu!
No hay comentarios:
Publicar un comentario