jueves, 10 de noviembre de 2011

Arkitekto lokalak vs arkitekto ospetsuak

Azken urteetan hiri askok euren popularitatea igotzeko asmoz, arkitekto ospetsuei lanen baten enkargua egiten diote, honen bidez turismoa erakarri ahal izateko. Euskal Herrian horien zenbait adibide baditugu. Azken urteotan Bilbon adibide moduan Álvaro Siza arkitekto portugesak eginiko EHU-ren paraninfoa, edota Rafael Moneo arkitekto espainiarrak egindako Deustuko Unibertsitatearen liburutegia ditugu. Baina zer gertatuko litzateke proiektu hauek enkarguak izan beharrean lehiaketa baten bidez aukeratuak izan balira? Kalitate handiagoko proiektuak izango genituzke baina aldi berean ez lirateke hain erakargarriak izango izenik gabeko norbaiten bitartez eraikiak egongo litzatekeelako?


Álvaro Siza-ren paraninfoa


Rafael Moneo-ren liburutegia

Bi adibide hauetan ez zen inolako lehiaketarik egin, arkitekto hauk daukaten izenagatik aukeratuak izan ziren. Honekin ez dut esan nahi hauek egindako lanak egokiak ez diren edo gustoko ez ditudan, baina nire ustez beharrezkoa izan beharko litzateke eraikin hauen proiektuak konkurtsora ateratzea, hain ezagunak ez diren arkitekto edo arkitekto taldeak euren maila ezagutzera eman ahal izateko, eta proiektu guztien artetik onena edo egokiena aukeratzeko aukera izateko.

Adibidez, Bilbo-rekin jarraituz, Euskalduna jauregia Soriano eta Palacios arkitektoen eraikina dugu, garaian erabat ezezagunak zirenak. Baina proiektu hau ez zitzaion inolako arkitekto ospetsuei eman, baizik eta lehiaketara eraman zen bertara ospe gutxiko taldeak aurkeztu zirelarik. Gainera, lortutako emaitza nahiko egokia da, eraikinak primeran funtzionatzen baitu.

Gaiarekin jarraituz, arkitekto ospetsu bati lan bat ematea ez da arrakastaren sinonimoa zergatik izan behar. Calatrava-k Bilbon egindako zubizuria erabateko desatrea izan da. Egia da oso elementu estetikoa dela eta oso itxura onda duela, baina funtzionamenduaren aldetik erabat kaskarra da; Zorua bustita dagoenean izugarri labaintzen du. Zoru horretan milaka gauza desberdin kokatzen saiatu egin dira, milaka produktu desberdinekin frogak egin dira eta ez zaio inolako irtenbiderik aurkitu. Gaur egun bertatik igarotzerakoan alfonbra antzeko batzuekin estalita agertzen zaigu, eta hori horrela ikusteak tristura handia sortzen nau.

Beraz, guztion artean nahiko injustua den egoera honekin bukatzeko bideren bat aurkitu beharko genuke. Nik behintzat egoeraren inguruko informazioa eskeini dizuet, pixkat arkitekturaren munduak nola funtzionatzen duen ikustarazteko eta zeuen erreflekzio bat lortu ahal izateko. Gainera, gai honekin gehiegi ez luzatzeko, gaur egun ditugun ekonomia arazoari ere begiratuz, argi dago arkitekto ezagun baten soldata ezezagun batena baino askoz askoz ere handiagoa izango dela, eta lehen esan bezala, lanen diferentzia oso minimoa izan daiteke, beti ere ospe gabeko arkitektoaren lana hobeagoa ez bada ere.

Hau ikusita, guztien artean bultza dezagun etxeko arkitektura ahal den heinean behintzat!




No hay comentarios:

Publicar un comentario