jueves, 3 de noviembre de 2011

Blog-ari sarrera emanez

Blog honen bitartez arkitekturaren mundua gehiago ezagutzea lortzea da nire nahia, arlo honen barruan ezezagunak diren atalei buruz hitz eginez.

Arkitekto bat zeure buruan irudika dezazuten esango banu, gehienek 50 urteko pertsona, beltz koloreko arropaz jantzia, mahai handi baten inguruan gainean plano asko daudelarik, eta ordenagailuarekin zenbait eraikinen planoak egiten dagoen gizaki baten irudia izango zenukete. Eta egia esanda ez zinateke errealitatetik oso urruti geratuko, normalean horrelakoak izaten direlako. Baina gaur egun arkitektoaren deskripzio horretan akats bat dago...edo akats bat baino gehiago, zerbaiten falta izango genuke. Arkitektoek gaur egun ez dituzte solik eraikinen planoak egiten, baizik eta euren jakituria mundu horretatik at eramaten hasi dira beste arlo desberdin batzuetan erabiliz. Eta horixe bera da guk hemen ezagutzera emango dugun arkitektura; tradizioa alde batera utziz eta lan garaikideak eta originalak aztertuz.

No hay comentarios:

Publicar un comentario